Ataun egin elkarrekin.
HERRI-PLANA
Datozen hilabeteetan Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria landu behar du Ataunek. HAPOa udalerri batean egiten den ariketa kolektibo garrantzitsua da, datozen erronkak eta beharrak aurreikusi eta egoera berrietara egokitzeko aukera ematen duelako. Aukera paregabea da herritar eta udalaren artean Zer Ataun nahi dugun amestu, irudikatu eta, gauza dadin.
Etorkizuneko Ataun definitzeko eta erronkei nola erantzun elkarlanean aritu behar dute Udalak eta herritarrek, eta horregatik abiatu da gogoeta-prozesua.
Zer da Ataungo HAPO berria?
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) plangintza-tresna bat da, eta, funtsean, udalerri barruan zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du, bai lurzoru publikoan, bai pribatuan: zenbat eraikin, zer erabilera eta dimentsiorekin eraiki ahal izango diren; zer espazio erabiliko diren berdeguneetarako eta ekipamenduetarako, edo zer gune erabiliko diren enpresa- edo industria-jarduerak finkatu ahal izateko. Eta horrek guztiak eragin zuzena du udalerriko gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-garapenean.
Zergatik da garrantzitsua?
HAPOa etorkizuneko Ataun diseinatzeko funtsezko tresna da, eta garrantzitsua da herritar guztiok parte hartzea; izan ere, ataundarren eskubidea da haien beharrak aintzat hartzea: etxebizitza-premietan, enplegua izateko behar dituzten espazioetan, ongizaterako behar diren kultura- eta kirol-ekipamenduetan… Laburbilduz, Ataungo HAPOk erabateko ikuspegi bat emango du Ataun nolakoa izan nahi duen jakiteko, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean.
Zergatik idatzi orain HAPO?
HAPOa idazteko unea iritsi da. Arau Subsidiarioak onartu zirenetik 18 urte igaro dira eta Ataunek eta ataundarrek beste behar batzuk dituzte gaur egun. Gainera, Plan Orokorra nahitaez egin behar da.
Parte-hartzea, nola eta zertarako?
Ataundarrek parte hartzea funtsezkoa da, haien beharrak eta iritziak aintzat hartuta egingo baita prozesua. Fase guztietan emango zaie hitza herritarrei, eta lehenengo aukera urrian izango da: hiru saio egingo dira auzoetan aurre-diagnosia aurkezteko, eta egun osoko deliberazio-jardunaldia ere egingo da.
Zer fase ditu, eta zein fasetan gaude?
HAPOa idaztea prozesu luze eta konplexua da, eta normalean udalek hiru bat urte behar izaten dituzte onartzeko. Izan ere, hainbat fase ditu:
1. Fasea
Aurre diagnosi teknikoa
Lehen oinarrizko dokumentua
Aurkezpenak eta kontrastea
2. Fasea
Diagnosi partekatua
3. Fasea
Aurrerapena
4. Fasea
Plan orokorraren irizpide, helburu eta konponbide orokorrak
5. Fasea
6. Fasea
Udalaren behin behineko onespena
7. Fasea
Beste administrazioen behin betiko onespena
8. Fasea
Hiri antolaketarako plan orokorraren agiri bategina
Bidali zure ekarpenak
Dokumentuak
AURRERAPEN PROPOSAMENAREN AURKEZPEN BATZARREN DOKUMENTUA
A.1. AURRERAPEN AGIRIA / DOCUMENTO DE AVANCE
A.2. PROPOSAMENA. HAUTABIDEAK: EREMU HIRITARRAREN ANTOLAKETA PLANOAK
A.3. PROPOSAMENA. PLANOAK LANDA EREMUA
B. HASIERAKO AGIRI ESTRATEGIKOA / DOCUMENTO INICIAL ESTRATÉGICO