Datozen hilabetetan Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria landu behar du Ataunek.
HAPOa udalerri batean egiten den ariketa kolektibo garrantzitsua da, datozen erronkak eta beharrak aurreikusi eta egoera berrietara egokitzeko aukera ematen duelako. Aukera paregabea da herritarrek eta  Udalak nolako Ataun nahi dugun amestu, irudikatu eta gauzatzeko.
Tresna juridiko honek Ataungo udalerri osoaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzen ditu, bai hirigunean daudenak, baita natura-gunean daudenak ere. Tresna honek datozen 10-15 urteetako plangintza finkatuko du.
Herri-plana adostu, eta erabakiko dugu nola egituratu eta arautuko ditugun herriko espazioak, baita erronka berriei nola aurre egin ere.
Ataundarrek parte hartzea funtsezkoa da, haien beharrak eta iritziak aintzat hartuta egingo baita prozesua. Fase guztietan emango zaie hitza herritarrei, eta lehenengo aukera urrian izango da.
Urrian zehar hiru aurkezpen saio antolatu dira egin den aurre-diagnosia aurkeztu eta bertan jasotzen diren zenbait lan-lerroetan elkarrekin sakontzeko asmoz.
HERRITARREKIN DELIBERATZEKO JARDUNALDIA
- San Gregorio. Elkargunean eta pilotalekuan
- URRIAK 28, larunbata
- 10:00etatik 18:00etara
- DIAGNOSIA ELKARREKIN OSATZEN
Ataunen eta ataundarren argazkia egin ondoren, etorkizuneko herria eraikitzeko erabakiak hartuko ditugu.
Zer norabide hartu behar du Ataunek?
Zer egin Ataun herri bizigarria izan dadin?
Gure erronka mugikortasuna eta auzoak lotzea da?
Natura, lehen sektorea eta turismoa izango dira etorkizuneko Ataunen indarguneak?
Zein izango dira lehentasunak eta ardatzak?
Eman izena
1. FASEA: AURREDIAGNOSIAREN AURKEZPEN-SAIOAK
- HERRITARRAK ETA ONGIZATEA
- Aia. Erroipe aretoan
- URRIAK 4, asteazkena
- 18:30etan
Zein da gure herritarren argazkia? Herri zaharra bihurtzen ari ote gara? Zer nolako zerbitzuak beharko ditugu datozen urteetan?
- LURRALDEA ETA INGURUMENA
- San Gregorio. Elkargunean
- URRIAK 5, osteguna
- 17:00etan
Nolakoak dira gure lurrak? Nola babestuko ditugu? Zeintzuk dira gure herriaren ondasun nagusiak? Nondik egin dezake aurrera?
- ANTOLAMENDUA
- San Martin. Antzokian
- URRIAK 9, astelehena
- 18:30etan
Badugu etxebizitza-premiarik? Zer ekipamendu sustatu behar ditugu? Nola lotuko ditugu auzoak?
2.FASEA: DIAGNOSI PARTEKATUA. DELIBERAZIO JARDUNALDIA
- DIAGNOSIA ELKARREKIN OSATZEN
- San Martin. Antzokian
- URRIAK 9, astelehena
- 18:30etan
Zer norabide hartu behar du Ataunek? Zer egin Ataun herri bizigarria izan dadin? Gure erronka mugikortasuna eta auzoak lotzea da? Natura, lehen sektorea eta turismoa izango dira etorkizuneko Ataunen indarguneak? Zein izango dira lehentasunak eta ardatzak?