Datozen hilabetetan Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren aurrerapen fasea landu behar du Ataunek.
Ataungo HAPO lanketa AURRERAPEN fasean dago. Datozen bi hilabetetan hautabideak aurkeztu, baloratu eta iradokizunak eta zuzenketak egiteko aukera herritarren esku hartzea da helburua. Hautabide bakar bat ere ez da eredu itxia, eta elkarren artean konbina daitezke, edota proposamen berriak har ditzakete beren baitan.
Irailan hiru aurkezpen saio antolatu dira hautabideak aurkeztu eta proposamen hauek Ataunek dituen erronka nagusiei behar bezala erantzuteko eta elkarrekin hausnartzeko.
Zatoz! Zure iritzia eta ekarpenak ezinbestekoak dira.
3.FASEA: AURRERAPENA (2024)
AURRERAPEN PROPOSAMENAREN AURKEZPEN BATZARRAK
- Erroipe (Aia auzoa)
- IRAILAK 12, osteguna
- 18:00etan
- San Martin. Antzokian
- IRAILAK 18, asteazkena
- 18:00etan
- Pleno Aretoa (San Martin auzoa)
- IRAILAK 19, osteguna
- 18:00etan
AURRERAPEN PROPOSAMENAREN INGURUAN EKARPENAK KALEAN JASOTZEN
- San Martingo Plazan
- URRIAK 12, larunbata
- 11:00-13:00
SAIO MONOGRAFIKOAK
Fase honetan zehar saio monografikokak antolatuko dira gai zeatzen inguruko lanketak egiteko. Baten batean parte hartu nahi duzu?
- Garapen Ekonomikoa: lehen sektorea, turismoa, zerbitzuak, kultura
- Erronka demografikoa: etxebizitza, ziantza, hirugarren adina
- Generoa: nola eragingo diote proposamenek berdintasunaren erronkari
- Ingurumena, mugikortasuna
Eman izena
2.FASEA: DIAGNOSI PARTEKATUA. DELIBERAZIO JARDUNALDIA (2023)
- DIAGNOSIA ELKARREKIN OSATZEN
- San Martin. Antzokian
- URRIAK 9, astelehena
- 18:30etan
Zer norabide hartu behar du Ataunek? Zer egin Ataun herri bizigarria izan dadin? Gure erronka mugikortasuna eta auzoak lotzea da? Natura, lehen sektorea eta turismoa izango dira etorkizuneko Ataunen indarguneak? Zein izango dira lehentasunak eta ardatzak?
1. FASEA: AURREDIAGNOSIAREN AURKEZPEN-SAIOAK (2023)
- HERRITARRAK ETA ONGIZATEA
- Aia. Erroipe aretoan
- URRIAK 4, asteazkena
- 18:30etan
Zein da gure herritarren argazkia? Herri zaharra bihurtzen ari ote gara? Zer nolako zerbitzuak beharko ditugu datozen urteetan?
- LURRALDEA ETA INGURUMENA
- San Gregorio. Elkargunean
- URRIAK 5, osteguna
- 17:00etan
Nolakoak dira gure lurrak? Nola babestuko ditugu? Zeintzuk dira gure herriaren ondasun nagusiak? Nondik egin dezake aurrera?
- ANTOLAMENDUA
- San Martin. Antzokian
- URRIAK 9, astelehena
- 18:30etan
Badugu etxebizitza-premiarik? Zer ekipamendu sustatu behar ditugu? Nola lotuko ditugu auzoak?